«

»

May 20

EAJ-Amaiur harremana aztergai ‘Kontra’ saioan, Interneten

 

 

Karmelo Landa, Alberto Unamunzaga, Luke Uribe-Etxebarria eta Iñaki Gonzalez izan dira solaskideak

ERREDAKZIOA DONOSTIA

 

Gai izango al dira EAJ eta Amaiur beren ezberdintasunak alde batera utzi eta euskal gizarteari proiektu abertzale bateratu bat eskaintzeko? Galdera horri erantzuten saiatzeko eta EAJren eta Amaiurren arteko harremanen inguruan eztabaidatzeko, mahai inguru bat egin du Kontra saioak. Interneten dago eztabaida, www.kontraprograma.com webgunean. Lau solaskide gonbidatu zituzten mahai ingururako: Amaiurren izenean, Karmelo Landa ezker abertzaleko kide eta EHUko irakaslea eta Alberto Unamunzaga Amaiurreko senataria eta EAko afiliatua. EAJren ikuspuntua ordezkatzeko, berriz, Luke Uribe-Etxebarria EAJko legebiltzarkidea eta Iñaki Gonzalez kazetaria. Aurkezlea, aurreko eztabaidetan bezala, Nerea Alias izan da.

Datozen asteetako gaiak

Kontra saioko kideak hainbat gai ari dira lantzen, eta datozen asteetan honako eztabaida hauek grabatzeko asmoa dute: Espainiaren batasuna, 1.200. urteko gertaerak eta Ipar Euskal Herriko egoera.

www.kontraprograma.com webgunean eztabaiden inguruko iruzkinak egin eta gai berriak proposa daitezke.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes utilizar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>