«

»

may 07

Epaiketa politikoak eta salbuespenezko neurri guztiak bertan behera uzteko exijitu dio Amaiurrek Espainiako gobernuari

Euskal herritarren aurkako salbuespenezko neurriak albo batera utzi eta erabat indargabetzeko exijitu du Xabier Mikel Errekondo diputatuak. “Arduraz jokatu eta gatazkaren konponbidean urratsak emateko garaia dela” gogorarazi dio Errekondok Alderdi Popularri, epaiketaren gaurko saioa hasi aurretik epaitegiaren aurrean egin adierazpenetan.

Amaiurreko diputatuak gogora ekarri duenez gainera, “Audientzia Nazionala frankismoaren oinordekoa da” eta “makinaria juridiko errepresibo guztia indargabetu dezala” eskatu dio Mariano Rajoyren gobernuari.

Errekondoren arabera, D3M eta Askatasuna auzietan epaitzen ari diren pertsonen delitu bakarra “hauteskundeetarako aukera politiko bat eskaintzea izan da” eta horregatik, epaiketa hau bertan behera geratzea eskatu du.

Amaiurren izenean Xabier Mikel Errekondo, Jon Iñarritu, Amalur Mendizabal eta Alberto Unamunzaga diputatu eta senadoreak hurbildu dira Audientzia Nazionalera epaituei euren babesa eskaintzera. ERCren izenean, aldiz, Joan Tarda diputatua etorri da.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes utilizar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>