«

»

Feb 28

Giza eskubideen urraketarik emango ez den egoeraren alde lan egin dezala eskatu dio Amaiurrek Espainiako gobernuari

– Arazoak guztion artean konpontzen direlako zubiak eraikiz jarraituko duela esan du Amaiurrek.
– Alberto Unamunzaga senatariak adierazi du bukatu gabeko trantsizio batean gaudela eta horren adibide dela euskal gizartearen gehiengoa ez datorrela bat indarrean dagoen sistema juridiko-politikoarekin.

 

Senatuko konstituzio gaietarako batzordean egin duen hitzaldian, “Euskal Herriak bizi duen egoera historikoa” gogoratu du Alberto Unamunzagak eta “gatazkaren konponbidean urratsak eman ditzala” eskatu dio Espainiako gobernuari.

Soraya Saez de Santamaria, Gobernuko presidenteordeari erantzunez, Amaiurreko senatariak esan du “berriztatze demokratikoaren oinarrizko beste elementu bat giza eskubideen aldeko konpromiso tinkoa dela”.

“Komisaldegietan tortura eta tratu txarrak saihesteko Nazio Batuen Erakundeak, Europako Batasunak eta Amnisty Internationalek egin dizkizuen gomendioak bete itzazue” adierazi dio Unamunzagak Espainiako presidenteordeari. Izan ere, Amaiurreko senatariak nabarmendu duenez “guztiok ere urratsak emateko eremu zabala dago hori” eta horregatik argi utzi nahi izan du “gai horretan, Gobernuak Amaiurrek laguntza osoa izango du gure helburua zubiak eraikitzea delako”.

Ildo horretan, Unamunzagaren arabera “koalizio soberanista osatzen duten gizon eta emakumeek zubiak eraikiz jarraituko dute arazoak guztion artean konpontzen direlako”.

Saez de Santamariari emandako erantzunean, Amaiurreko senatariak tinko adierazi du “demokraziaren eta giza eskubideen alorrean ez duela leziorik ametitzen, zoritxarrez, giza eskubideen urraketak salatzeko ekitaldi gehiegitan egon delako bera”.

Hala ere, Unamunzagak nabarmendu du “zalantzarik ez dela bakegintzan eta normalizazio politikoan urrats eta aurrera pausu handiak eman direla azken urte hauetan Euskal Herrian”. Amaiurrek historikotzat jo du egoera berri hau eta gatazka politikoa bere osotasunean konpontzeko dagokion maila eman dezala eskatu dio Espainiako gobernuari”.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes utilizar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>