«

»

Mar 27

Intervención de Amaiur en relación con la moción presentada en el Senado por UPN sobre 1512

Esta es la intervención de Amalur Mendizabal, por la moción presentada por UPN.

 

Muchas gracias, señorias les quiero comunicar que voy a hacer la intervención el la antigua “lingua navarrorum” hoy llamada Euskera.

 

Arratsaldeon guztioi:

 

Lehenik eta behin esan gaur hemen aurkeztutako mozioari ezezkoa emango diola Amaiurrek. Izan ere mozio hau ekarri duen interpelazioa entzun ondoren agerian geratu delako UPN alderdiak bere senatariaren ahotik historiaren irakurketa partidista egin nahi duela, argudio subjetiboz betetako hitzak egin zituen bere interpelazioan, iraganaren manipulazio bistakoa eginez. Estatu arrazoi bat dela esanez Nafarroan eta oro har Euskal Herri osoan sortu den historia jakinmin olatu hau geratzea.

 

Ez dugu ulertzen Nafar Gobernuaren beldur hau, Espainiako senaturaino etorri delarik laguntza eske. Zergatik diozue beldur gertakari historikoak argitaratzeari? Agian, zuek urteetan zehar “saldutako” argudioekin ez datozelako bat? Saldu nahi izan duzuen “askatasunezko adhesiao”, paktua eta borondatezko entrega horiek ez direlako sustengatzen dokumentu ofizialetan? Gure iraganeren beldur al zarete?

 

Argi dago, badirela historiaren irakurketa bi, ikuspuntu ezberdinak, eta zuek Nafar Gobernuan zaudetenez, arduraz jokatu behar zenukete eta  eztabaida hori bermatu egin beharko zenukete. Eztabaidaren beldur ez da izan behar. Demokrazian aniztasuna bermatu behar da eta aukerak eman behar dira kalean eztabaida eman dadin. Aukera horiek oztopatuz azkenean gaur egun dagoen herri mugimendu, zurrunbilo hau sortzen da.

 

Urteetan zehar 1512 dataren inguruan izandako gertakizunak, egitateak, ixilarazi egin dira. Buru belarri zaudete talde hauen lanak oztopatzen: eskatutako baimenak ukatzen, edo azken momenturarte eskariak ez erantzunez etab….  Hezkuntzan ere historia ixilarazi egin dute eta horrela Nafar eskoletako haurrek ez dute beraien iragana batere ezagutzen, Madrileko haurren kurrikulum berbera dute. Soilik DBH2an dago aukerazko ikasgai bat Nafarroako historiari buruz. Horrela haur hauek ez dakite nor izan ziren, Juan Albrit, Pedro Mariskala, Margarita Nafarroakoa, etab… pertsonai seinalatuak inondik inora.

 

Eskoletan, kalean,  ukazioa da nagusi. Baina UPNk aurkeztutako arrazonamendu subjetibo horietan faltan botatzen dut beti erreferentzia dokumentala, datu zehatzak alegia. Nik gaur aipatu elkarte hauen idatzietan topatutako dokumentu ofizialaketatik ateratako pasartek irakurriko dizkizuet. Nafar Gobernuak emandako arrazonamentu subjetiboen aurrean, nik datu zehatzak emango ditut. Aipatutako elkarte hauei Nafar Gobernuak antolatutako hitzaldietan aukerarik eman ez zaienez, nik hemen beraien bozgorailua izan nahi dut. Ukazioaren aurrean, bideak ireki nahi ditugu.

 

Albako Duquearen kronista izan zen Correa jaunak horrela utzi zuen jasota “Crónica de la conquista de Navarra” delakoan. Adi, izenburuan jada konkista hitza erabiltzen baitu. Gaztelako 12.000 soldadu Iruñeako herriaren atarian zeudela, bertakoek errenditzearen baldintzak adostu nahi izan zituztenean, Albako Dukeak zera erantzun zuen, horrela geratu zen jasota aipatutako kronikan “ no son los vencidos quienes imponen leyes a los vencedores, sino que las reciben de éstos. Marchad pues y comunicad a vuestros convecinos que o se entreguen sin condición alguna, poniendo en mis manos todos los bienes eclesiásticos y públicos – en cuyo caso disfrutarán de absoluta libertad y de sus haciendas-, o si no les placen estas condiciones, sepan que han de pasar por todo lo que acontece en el asedio de las ciudades: matanzas, sin respetar edad ni sexo; incendio de las haciendas, tanto eclesiásticas como privadas, y saqueo de toda clase de bienes.”

 

Amaiurko gazteluko gertakarien inguruan hau idazten du: “como ovejas sin pastor… padecieron sus casas y haciendas y parientes, grandes infortunios por la dura gobernación y mala conciencia de Castilla  por las falsas acusaciones, unos vivieron en destierro, otros fueron degollados a gran sin razón, otros muy maltratados y atormentados, en especial en tiempo de la gobernación del regidor conde de Miranda, el cual fue el destruidor de sus parientes (los agramonteses), todo esto por sostener su lealtad, puesto que los castellanos a todos los que hicieron su parte llaman leales, y a los que hasta la muerte siguió y siguieron, traidores.”

 

Amaiurko gazteluaren erorketaren ondoren, Veneziako enbaxadore Gaspar de Constantinik, Karlos I. enperadoreari idatzitako gutun batean, Nafarroan bi bando zeudela esaten zuen Agramondarrak eta Beaumondarrak eta ondoren gaineratzen zuen “universalmente, todos los de este reino tiene odio a los españoles y desean a su rey natural”.

 

Horrela, adibide anitz jarriko nituzke, guztiak dokumentu historikoetatik aterata, nahi izanez gero, Salanueva anderea, helaraziko dizkizut. Baina ez zait iruditzen, espainiar senatua denik Nafar historiari buruzko debatea egiteko gunea. Ez dut uste gu bion arteko ika-mika batek inora eramango gaitunik.

 

Jarrera aberasgarriago litzateke nire ustez, zuek antolatutako ekitaldietara arlo guztietako historialariak gonbidatuko bazenituzkete. Ikuspuntu berdina izan ez arren, aberasgarria baita esatekoa duen orori entzutea, benetan mahainguru interesgarria litzateke. Baina debatea, modu konstruktiboan egin behar da, errespetutik. Inork ezin dio besteari esan ze identitate izan behar duen, bakoitza libre da bere nongotartasuna sentitzeko, eta ezin da pertsona bati bere izana ukatu.

 

Horretara dator Amaiur gaur, Nafarroan ukazioa, bazterketa jasan duten talde hauen bozgorailua izateko. Herriari ezin zaiolako hitza ukatu.

 

Milesker.

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos necesarios están marcados *

Puedes utilizar las siguientes etiquetas y atributos HTML: <a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <s> <strike> <strong>